Gure izaera, helburuak eta jarduerak

Gipuzkoako Eragozpen taldearen barne kokatzen den Bidea Helburu lantaldea antimilitarismoa, ekologia, euskal gatazkaren gainditzea eta gure herriaren autodeterminazio eskubidearen aldeko mugimenduetan aritzen garen pertsonek osatzen dute. Batzen gaituen helburua Indarkeria-eza Aktiboa lan tresna eraginkorra bihurtzeko nahia da.

 

Ekimen nagusiak

jardunaldien aretoaOrain arte, Bidea Helburu taldearen ekimen nagusia Indarkeria-eza Aktiboa Jardunaldien antolaketa izan da: balore horien elementu teorikoak eta praktikoak aztertuz gure herriaren gatazka politiko eta sozialei buruzko ikuspuntu kritikoa garatzeko tresna egokiak lortuko ditugula uste dugu. Eztabaida eta elkarrizketaren bidez gaur egun herritarren ahotan dauden hainbat kontzeptu aztertu nahi ditugu: gatazken konponbidea, desobedientzia zibila, gerrei alternatiba, indarkeria-eza…

 

500ejemplos-portada2009 urtean “Indarkeriarik gabeko 500 ekintza. Historia kontatzeko beste modu bat” liburua argitaratu genuen: Antimilitarismoa, genero bereizkeria, ingurugiroa, giza-eskubideak, Euskara…. eta beste gai askorekin lotutako ekimenen kronika laburrak dira, kronologikoki bilduak. Garai klasikoan hasi, XIV mendean zerrenda hazi eta gure garaira iritsi arte.

 

 

Ziztadak_afitxa-Catalunyan2011 urtean ospatutako Hamargarren Jardunaldiak azkenak izango zirela erabaki genuen: ziklo bat itxi nahi dugu, eta Bidea Helburuko taldekideek beste ekimen batzuetara bideratuko ditugu gure indarrak. Baina gure dinamika erabat gelditu gabe, 2012ko apirilaren 24ean “Ziztadak” dokumentala aurkeztu dugu Giza Eskubideen Zinemaldian.

 

 

 

datu-baseaBestalde gure webguneak martxan jarraituko du, datu base batetan sartzen ari garen indarkeriarik gabeko 500 ekintzei nahi bezainbeste ekimen eta ekintza gehitzen jarraitzeko.

 

 

 

 

Ekimen hauek Eusko Jaurlaritzako, Donostiako Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen ataletako diru-laguntzak jaso dituzte.

 

 

Zerk mugi arazten gaitu

Politika egiteko Indarkeria-eza Aktiboan oinarritutako alternatibak sustatu nahi ditugu: tresna baketsuak gure herriko sektore garrantzitsuek dituzten asmo eta helburuak lortzeko eraginkorrak izan daitezkeela frogatu nahi dugu. Indarkeria etengabeko gatazkaren ardatza bilakatzen denean, indarkeria-eza defendatzen dugunoi alternatiba edo proposamen falta aurpegiratzen zaigu: jardunaldi hauetan guztion eskubideen errespetuan oinarritutako hainbat esperientzia ezagutu ahal izan ditugu, gure errealitaterako baliagarri suerta daitezkeenak.

Barneko eta kanpoko ikuspuntuak uztartzen saiatzen gara beti, euskal eragileen lekukotzak beste herrietako kideen ahotsekin elkartuz: Indarkeria-eza Aktiboa Jardunaldien edukiekin 7 liburu argitaratu ditugu, eta gure webgunean ikusgai dituzue.

 

Jardunaldiak urtez urte

2002: Partaideen artean Pepe Beunza, Paul Nicholson, Dolores Romano, Andreas Krakenberger, Francesc Riera, Victoria Moreno, Mabel Cañada, Jon Sarasua, Jonan Fernandez, Ali Urrusolo, Jean Marie Muller… Testuak

2003: Partaideen artean Gasteizkoak, New Profile, Palestina eta Irak-en egondako Brigadistak ,Oier Gorosabel, Mario Zubiaga, Gorka Torre, Carlos Martín Beristain… Testuak

2004: Partaideen artean Antonio Casado da Rocha, Montserrat Galceran, Elena Grau, Javier Sadaba, Jose Maria Setien, Javier Isasi… TestuakArgazkiak

2005: Partaideen artean Arcadi Oliveres, Javier de Lucas, Perico Oliver, César Manzanos, Rafa Sainz de Rozas, Antonio Escalante, Carmen Valle Simón, Francesco Salvini, Amador Fernández-Savater, Hibai Arbide Testuak

2006: Partaideen artean Jo Berry eta Pat Magee, Patricia Adams, Ivana Molinari, Victoria Mendoza, Oscar Hernandez Gordillo, Marga Padilla… Argazkiak eta laburpena - Testuak

2007 : Partaideen artean Iñaki Arzoz, Maria Luisa Carasusan, Jaxinto Gómez, Joseph Mulligan, Javier Couso Permuy, Jon Landa, Vicenç Fisas, Iñaki Iriondo, Gemma Zabaleta, César Martínez, David Fernández, Carmen Lamarca Testuak -Argazkiak eta laburpena

2008 : Partaideen artean WRI/IRG elkarteko Colombia, Macedonia, Turkia eta Hego-Koreako kideak egon ziren Argazkiak eta laburpena

2009: Partaideen artean Amnesty International-eko Tim Parrit, Noe Ayguasenosa i Soro, David Fernandez, Imanol Madariaga Longarai, Juan Cruz Lakasta Kazetaria, Fernando Mendiola, Historialaria. Pastori Filigrana, Juan Jesús Soria, Carlos Alonso, Diego Cañamero, Jean Nöel Etxeberri, Nerea Fillat, Mikel Elortza… Argazkiak eta laburpena

2008 eta 2009 urteetako Jardunaldi eta beste ekimenen testuak

2010: Poliziaren jardunbideaz aritu ginen eta baita ere indarkeria-eza eta generoaren arteko harremanez: Anneke Osse Amnistia International erakundeko kideak eta genero kontutan aditu eta aritutako gizon-emakumeek hartu zuten parte.: Mauge Cañada, Lakabeko kidea eta komunitate-prozesuetan eta talde-arazoen inguruko bitartekotzalanetan aditua, FeAs taldeko María Bilbao (Feministas Anticapitalistas) eta Iñaki Kasares, gizonek osatutako taldeen dinamizatzailea laburpena

2011: Indarkeria-eza Aktiboari buruzko X. Jardunaldiak 2011ko abenduaren 10ean ospatu ziren Donostian, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean: euskal antimilitarismoaren geroa eta gaur egun Euskal Herrian nagusi den egoera politiko eta soziala aztertu nahi izan genituen.

Hamargarren Jardunaldi hauek azkenak izango zirela erabaki genuen: ziklo bat itxi nahi dugu, eta Bidea Helburuko taldekideek beste ekimen batzuetara bideratuko ditugu gure indarrak. 2012ko apirilaren 24ean “Ziztadak” dokumentala aurkeztuko dugu Giza Eskubideen Zinemaldian. Bestalde gure webguneak martxan jarraituko du, datu base batean sartzen ari garen indarkeriarik gabeko 500 ekintzei nahi bezainbeste ekimen eta ekintza gehitzen jarraitzeko.

Hemen zintzilikatuko dugu laister jardunaldien kronika: bitartean Euskal Herriko talde antimilitaristen partaidetzaz eta Mariano Ferrer zein Imanol Zuberoren hausnarketekin burutu genuen egitaraua ezagutu dezakezu

 

Beste ekimenak

Indarkeria-eza Aktiboa sustatu eta herritarrei gatazken konponbidean parte hartzeko aukerak ahalbidetzen dituzten ekimenetan parte hartzen dugu. Hauetan adibidez:

Indarkeria-ezari buruzko Solasaldiak 2008an Donostian eta 2010ean Iruñean

Solasaldiak: Indarkeria-eza aktiboa, gizartea eraldatzeko eta bakerako bide (Donostian, 2008)

Egin bidea bakeari

Indarkeriarik gabeko 500 ekintza. Historia kontatzeko beste modu bat liburua argitaratu genuen 2009ko ekainean

Taldearekin harremanetan jartzeko idatzi helbide honetara:

info(abildua)bideahelburu.org

 

Utzi erantzuna