Indarkeriarik gabeko 500 ekintza. Historia kontatzeko beste modu bat

500ejemplos-portadaBidea Helburu taldeak Euskal Herriko eta nazioarteko 500 ekintza eta gertaera jaso ditu liburu batean. Antimilitarismoa, genero bereizkeria, ingurugiroa, giza-eskubideak, Euskara…. eta beste gai askorekin lotutako ekimenen kronika laburrak dira, kronologikoki bilduak. Garai klasikoan hasi, XIV mendean zerrenda hazi eta gure garaira iritsi arte.

Sabino Ormazabal Elola da liburuaren egilea, eta Manu Robles-Arangiz Institutuaren laguntzaz argitaratu da. Xabier Anzak, Lakabeko Mabel Cañadak eta Bartzelonako ekintzaile diren Gabriela Serra eta David Fernándezek egin dituzte hitzaurreak. Berria egunkariaren laguntzaz euskara hutsean argitaratu da lehenik, eta euskara/gaztelera edizio elebiduna argitaratu da.

Sabino Ormazabal Elola da liburuaren egilea, eta Manu Robles-Arangiz Institutuaren laguntzaz argitaratu da. Xabier Anzak, Lakabeko Mabel Cañadak eta Bartzelonako ekintzaile diren Gabriela Serra eta David Fernándezek egin dituzte hitzaurreak. Berria egunkariaren laguntzaz euskara hutsean argitaratu da lehenik, eta euskara/gaztelera edizio elebiduna argitaratu da.

Mantin Luther King atxilotua

Liburua etxean postaz jaso nahi baduzu indarkeriaeza500noviolencia(a-bildua)gmail.com helbidera mezu bat bidali.

Aurki liburuaren edukiak webgune honetan jarriko ditugu datu base baten moduan, eta edozein pertsonak interesgarriak diren ekintzak gehitu ahal izango ditu zerenda eguneratzeko.

PDF-ikonoaPDF edota beste formatuan helbide honetan ikus edo deskargatu dezakezu

 

Jarraian, Bidea Helburu taldearen hitzak jasotzen dira:

Alde batetik, Euskal Herriko indarkeria-ezaren aldeko talde ugarirentzat zedarri izandako hainbat eta hainbat gertaera, diskurtso eta data historiko aipatzen dira; beste alde batetik, berriz, gure memoria kolektiboan itsatsirik dauzkagun ekintza ez indarkeriazko, desobeditzaile, baketsu, irudimentsu andana berreskuratu dugu. Badira boikot modukoak, kolaborazio-eza edota desobedientzia zibila proposatzen dutenak; badira ere zenbait irtenbide eman eta hainbat bide abiarazten dituztenak; badira, halaber, beste zenbait ate ixtea dakartenak… Baina, edozein moduz, bada zerbait denek elkarrekin baterako dutena: indarkeriazkoak ez diren ekinbide eta bitartekoak darabiltela, alegia.

Liburuan jaso ditugun kasu hauek guztiok argi adierazten dute Historia bat baino gehiago daudela; izan ere, istorio asko eta asko daude. Ekintza armatuen, alderdikeria eta nagikeriaren esparru hertsietatik kanpora ere bada haizerik. Eta, gainera, askoz ere osasuntsuagoa da haize hori.

Gure historia ez da murrizten boteretsuez eta uniformedunez esaten zaigunera. Dena ez da mugatzen alderdi eta erakunde zibil, militar eta erlijiosoen dinamikek ezartzen dutenera.

Baina urtez-urteko kronika bat egiteaz gain hausnarketa eta eztabaida sustatu nahi dugu.

Hemen bildu ditugun zenbait ekintza, agian, ez dira sartzen zorrotz indarkeria-ezazko estrategia teoriko batean; ekintza haiek egin zituztenek ere, agian, ez zuten gogoan halakorik. Are gehiago: gerta liteke gu geu aldez edo moldez bat ez etortzea hemen aipatzen ditugun ekintza guztiekin. Dena dela, gure ustez beharrezkoa da den-denak hemen jasotzea.

Gure ustez garrantzi handia du zenbait gairi buruzko eztabaida eragitea, orain arte gertatutako guztia ahaztu eta gure belaunaldiari eta ondorengo guztiei beharrezko informazioa ezkutatzea baino; hura behar-beharrezkoa gertatuko baitzaigu, baldin norberaren irizpideari eutsi eta ekinbide sozial eta politikoaren forma ugariei buruz berriz pentsatu nahi badugu.

Indarkeria-eza ez baita pasibotasunaren sinonimoa. Aitzitik, indarkeria-ezak ezinbestean izan behar du aktiboa, pasibotasunetik gehien urruntzen den aukera baita hura. Indarkeria-ezak bere-berez erakusten ditu erdietsi nahi dituen helburuak, bidea bera helburu bihurtzen duelarik.

Hala, memoria kolektibo historikoa aberastu nahi izan dugu, “indarkeriarik gabeko ekintzetatik” (holaxe, bereiz idatzirik) “indarkeria-ezazko ekintzetarainoko” (dena batean idatzirik oraingoan, eta indarkeria-ezaren printzipio klasikoen parametroen barruan) urratsa ematea helburu dugularik; izan ere, eraginkorrago irizten diogu azken horri, gure herriko disidentziak eta matxinadak gizatiarragoak eta koherenteagoak izan daitezen.

Balio beza bilduma honek horretarako, irudimena zirikatu eta desobedientzia zibilaren eta indarkeria-eza aktiboaren bidean aurrera egiteko, eta segi dezagun holaxe gizartea aldatzeko prozesuan.

Prentsatik eta interneten jaso ditugun aipamenak ezagutzeko

Egileekin harremanetan jartzeko: indarkeriaeza500noviolencia(a-bildua)gmail.com helbidera mezu bat bidali

Erantsitako dokumentuak

PDF-ikonoaElkarrizketa Berrian: Indarkeriarik gabeko historiak(PDF – 182.2 KB)

Utzi erantzuna