Astearte 2009-ko urri-ren 6, par Bidea Helburu
2008an Laguntzaileen artean Baketik, Betiko Fundazioa, Centre Delàs d’estudis per la Pau, Euskaria Fundazioa, Fundación Manu Robles-Arangiz Institutua, Iruñeko KEM-MOC, Justicia i Pau de Barcelona, Mayores por la paz, Parte Hartuz…
Hasierako ekitaldian Mairead Corrigan Maguire-k hartu zuen parte: Bakearen Nobel Sariduna, Bakearen Aldeko Emakumeen mugimenduen sortzailea (mugimendu hori Ipar Irlandako Bakearen Aldeko Mugimendua bilakatu zen, gero). Beste hitzaldietan gai hauek aztertu ziren: 18/98 sumarioaren sententziak ekarri duen indarkeria-eza eta desobedientzia zibila kriminalizatzea, herritarren eta gizarte mugimenduen partaidetza eta indarkeria-eza Euskal gatazkaren konponbiderako estrategia bideragarria...
Baina elementurik garrantzizkoena "Gure gatzaren ibilaldia" dokumentua izan zen, talde hauetako hainbat pertsonek elkarren artean adostutako testua, non gure herrian indarkeria-ezak izan dezakeen paperari burua hausnarketa egiten den.
Orain 2010ean abian jartzen ari garen Hiri Desobeditzaileak xede nagusi du ikustaraztea hiri desobedientzia eta indarkeria-ezaren borrokaren harira gure inguruan abian jarritako hainbat esperientzia eta proposamen eta haien inguruan elkarrekin husnarketa egitea. Eztabaida teoriko bat baino harago, topaleku eta eztabaida gune bat sortu nahi dugu, esperientzia zehatzei buruz hausnartzeko, beren lorpenei, zailtasunei, gaitasunei… buruz. Zehazki, bigarren solasaldi hauen gai-ardatza, indarkeriarik gabeko ekintza desobeditzaileak eratzen lagunduko duena, hiria eta herritartasuna(k) eraikitzeko eskubidea askatasunez konpartitzeko eskubidea izango da.
Landuko diren gaiak: Intsumisioa isun-zigorrei, Hartutako hiriak eta indarkeriarik gabeko erresistentzia, Hedabideak eta desobedientzia zibila, Urrats bat Bakearen aldeko gure Ibilaldian, Zentro sozialak...
Ostirala 11 Iruñeako Hizkuntz eskolan eta larunbatean Txantreako Auzotegin
HIRI DESOBEDIENTEA II SOLASALDIEI ETA EGITARAUARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO