GURE IZAERA, HELBURUAK ETA JARDUERAK

Ostegun 2009-ko urri-ren 8, par Bidea Helburu

Gipuzkoako Eragozpen taldearen barne kokatzen den Bidea Helburu lantaldea antimilitarismoa, ekologia, euskal gatazkaren gainditzea eta gure herriaren autodeterminazio eskubidearen aldeko mugimenduetan aritzen garen pertsonez osatzen da. Batzen gaituen helburua Indarkeria-eza Aktiboa lan tresna eraginkorra bihurtzeko nahia da.

Orain arte, Bidea Helburu taldearen ekimen nagusia Indarkeria-eza Aktiboa Jardunaldien antolaketa izan da: balore horien elementu teorikoak eta praktikoak aztertuz gure herriaren gatazka politiko eta sozialei buruzko ikuspuntu kritikoa garatzeko tresna egokiak lortuko ditugula uste dugu. Eztabaida eta elkarrizketaren bidez gaur egun herritarren ahotan dauden hainbat kontzeptu aztertu nahi ditugu: gatazken konponbidea, desobedientzia zibila, gerrei alternatiba, indarkeria-eza...

2009 urtean "Indarkeriarik gabeko 500 ekintza. historia kontatzeko beste modu bat" liburua argitaratu dugu: Antimilitarismoa, genero bereizkeria, ingurugiroa, giza-eskubideak, Euskara.... eta beste gai askorekin lotutako ekimenen kronika laburrak dira, kronologikoki bilduak. Garai klasikoan hasi, XIV mendean zerrenda hazi eta gure garaira iritsi arte.

Politika egiteko Indarkeria-eza Aktiboan oinarritutako alternatibak sustatu nahi ditugu: tresna baketsuak gure herriko sektore garrantzitsuek dituzten asmo eta helburuak lortzeko eraginkorrak izan daitezkeela frogatu nahi dugu. Indarkeria etengabeko gatazkaren ardatza bilakatzen denean, indarkeria-eza defendatzen dugunoi alternatiba edo proposamen falta aurpegiratzen zaigu: jardunaldi hauetan guztion eskubideen errespetuan oinarritutako hainbat esperientzia ezagutu ahal izan ditugu, gure errealitaterako baliagarri suerta daitezkeenak.

Barneko eta kanpoko ikuspuntuak uztartzen saiatzen gara beti, euskal eragileen lekukotzak beste herrietako kideen ahotsekin elkartuz: Orain arteko Jardunaldien edukiekin 7 liburu argitaratu ditugu, eta gure webgunean ikusgai dituzue.

2002: Partaideen artean Pepe Beunza, Paul Nicholson, Dolores Romano, Andreas Krakenberger, Francesc Riera, Victoria Moreno, Mabel Cañada, Jon Sarasua, Jonan Fernandez, Ali Urrusolo, Jean Marie Muller..., Testuak

2003: Partaideen artean Gasteizkoak, New Profile, Palestina eta Irak-en egondako Brigadistak ,Oier Gorosabel, Mario Zubiaga, Gorka Torre, Carlos Martín Beristain... Testuak

2004: Partaideen artean Antonio Casado da Rocha, Montserrat Galceran, Elena Grau, Javier Sadaba, Jose Maria Setien, Javier Isasi... Testuak

2005: Partaideen artean Arcadi Oliveres, Javier de Lucas, Perico Oliver, César Manzanos, Rafa Sainz de Rozas, Antonio Escalante, Carmen Valle Simón, Francesco Salvini, Amador Fernández-Savater, Hibai Arbide Testuak

2006: Partaideen artean Jo Berry eta Pat Magee, Patricia Adams, Ivana Molinari, Victoria Mendoza, Oscar Hernandez Gordillo, Marga Padilla... Argazkiak eta laburpena Testuak

2007 : Partaideen artean Iñaki Arzoz, Maria Luisa Carasusan, Jaxinto Gómez, Joseph Mulligan, Javier Couso Permuy, Jon Landa, Vicenç Fisas, Iñaki Iriondo, Gemma Zabaleta, César Martínez, David Fernández, Carmen Lamarca Argazkiak eta laburpena

2008 : Partaideen artean WRI/IRG elkarteko Colombia, Macedonia, Turkia eta Hego-Koreako kideak egon ziren Argazkiak eta laburpena

2009: Partaideen artean Amnesty International-eko Tim Parrit, Noe Ayguasenosa i Soro, David Fernandez, Imanol Madariaga Longarai, Juan Cruz Lakasta Kazetaria, Fernando Mendiola, Historialaria. Pastori Filigrana, Juan Jesús Soria, Carlos Alonso, Diego Cañamero, Jean Nöel Etxeberri, Nerea Fillat, Mikel Elortza... Argazkiak eta laburpena

BESTE EKIMENAK

Indarkeria-eza Aktiboa sustatu eta herritarrei gatazken konponbidean parte hartzeko aukerak ahalbidetzen dituzten Indarkeria-ezari buruzko Solasaldiak, Egin bidea bakeari eta antzeko ekimenetan parte hartzen dugu.

Indarkeriarik gabeko 500 ekintza. Historia kontatzeko beste modu bat liburua argitaratu dugu 2009ko ekainean

Taldearekin harremanetan jartzeko idatzi

info(abildua)bideahelburu.org

helbidera.


Lekuaren bizitzaren jarraipena egin RSS 2.0 | Gunearen mapa | Leku pribatua | SPIP |