|
AKTIBOA DEN INDARKERIARIK EZA II. JARDUNALDIEN SARRERA |
|
Bigarren urtez, Gipuzkoako Eragozpen Taldeak aktiboa den indarkeriarik ezari buruzko hitzaldiak antolatzeari ekin dio. Iaz egin genuen moduan, leku eta pentsakera ezberdinetako lagunak ekarri nahi izan ditugu. Liburu honetan hitzaldietan esandakoa laburbildu nahi izan dugu. Hizlari batzuk euren solasaldia idatziz bidali digute, beste batzuk berriz, hitzaldi egunean jaso genuen bezala argitaratzen dugu. Beraz, kapitulu batzuk artikulu moduan eta besteak hitzaldi gisa azalduko dira. Antolatzaileok, hitzaldi hauen bitartez ekintzarako proposamena zabaldu nahi genukeela azpimarratu nahi genuke, indarkeriarik ezak batik bat konpromezua esan nahi duelako. Hori dela eta, liburuxka hau indarkeriarik ezaren jardueran murgildu nahi duenarentzat baliagarria izan dadin nahi genuke. |
| REGRESAR AL INDICE DE LAS CHARLAS |