NOLA LORTU DAITEKE INDARKERIARIK GABE ETA DESOBEDIENTZIA ZIBILAREN BITARTEZ EUSKAL HERRIAREN AUTODETERMINAZIOA? |
Xabier Isasi Nazio Garapenerako Biltzarreko partaideaGorka Vierge ELAko sindikalistaGorka Torre Demoen mugimenduko kidea |
Maddalen
Iriarte, moderatzailea: Nola lortu daiteke indarkeriarik gabe eta desobedientzia
zibilaren bidez Euskal Herriaren autodeterminazioa? Horixe da hurrengo 2
orduetan gure hausnarketarako haria. Galdera horri erantzuten saiatuko dira 3
jaun hauek: Xabier Isasi, Nazio Garapenerako Biltzarreko partaidea da une
honetan eta UEUko zuzendari ere izan da azken urte hauetan; Gorka Vierge
sindikalismoa ondo ezagutzen duen gizona dugu, bera ELAkoa da, zehazki, baina
gaurkoan ez da etorri bere sindikatuaren hausnarketarik plazaratzera,
sindikalgintzan diharduen pertsona batena baizik; eta Gorka Torre Demoen
mugimenduko sortzaileetako bat da, militante eta nolabait esateko bozeramailea
ere. Aipatu behar da Gorka Viergek ez zekiela hitzaldi hau euskaraz zenik eta
gazteleraz prestatu du.
Abiatzeko
nik galdetuko nieke hirurei autodeterminazioa hitza aipatzerakoan zer esan nahi
duten, helburu hori zein den jakiteko; gero hori lortzeko bideak azaltzerakoan
norantz egiten den bide hori ondo ulertzeko.
Xabier
Isasi: Autodeterminazioa nola ulertzen dudan oso sinplea da. Euskal Herria zer
den eta noraino iristen den askok garbi daukagu herri honetan eta Nazio
Garapenerako Biltzarrean (NGB) ere argi daukagu. Aipatu herri horrek burujabe
izateko eskubide osoa ulertzen dugu autodeterminazio bezala NGBean, modu batean
edo bestean herri horrek zein nolako egitura politiko administratibo juridikoa
nahi duen erabaki beharko lukeela beraz. Baina bien bitartean nik prozesu bezala
ulertuko nuke gehiago, aspaldidanik existitu da Euskal Herria baina existentzia
hori kolokan jarri da une batzuetan, eta hau horietako bat da. Izate hori
aldarrikatu nahi dugu NGBean bildutakook, autodeterminazioa subjektua nor den
definizioan parte hartu nahi dugulako.
Gorka
Torre: Guk autodeterminazio hitzarekin ulertzen duguna da herritarrek euren
nahia adieraztea gizartearen antolaketari buruz, orokorki azaltzeko. Gure kasuan
euskal herritarrek aukeratu ahal izatea zein antolaketa nahi dugun. Hori
bozkatuz egiten da. Botere publiko edo botere handiek hartu behar dute
herritarrei euren antolaketa instituzionala aukeratzeko eskubidea ematea, baina
ez bada hala gertatzen, ez du kentzen autodeterminazio eta bozketa eskubidea
zilegi denik, eta ondorioz herritarrek eman behar dute urratsa eta
antolatu eskubide hori gauzatzeko. Bada, sinpleki autodeterminazioa Demoentzako
da herriak bere nahia adierazi ahal izatea, bozka bidez.
Gorka
Vierge: Lehenik eta behin, Maddalenek esan bezala, barkamenak euskaraz ez
dudalako prestatu nire interbentzioa. [Itzulia dago] Nire ustez, gaur egun
autodeterminazio eskubidearen gauzapena premiazkoa da, baina batez ere herri
honetako langileriarentzako. Izan ere, langile mugimenduaren helburuak lan
baldintzez gain helburu demokratikoei lotuak daude, eskubide eta askatasun
mailak lortzeari. Kapitalak ez du demokraziaren beharrik garatzeko baina bai
langileriak. Alor horretatik, ELAk eta sindikalgintza abertzaleak jarraitzen
dugu autodeterminazio eskubidea eskatzen. ELAk langileen lan baldintzak
defendatzean du ardatza baina hor ez da amaitzen gure lana, klase
kontzientziatik abiatuta autodeterminazioaren aldeko ideiaren buruan behar dugu.
Maddalen:
Hirurok herri eskubideari dagokionean ados zaudetela dirudi, eguneko galderara
goaz, beraz: nola lortu daiteke biolentzia gabe eta desobedientzia zibilaren
bidez autodeterminazio eskubide hori lortzea.
Xabier
Isasi: Nire iritziz partaidetza politikoa da giltzarria. Politika serioegia da
politikoen esku uzteko eta esku hartzea bultzatu behar da. Desobedientzia Zibila
indarrean dagoen zerbaiten aurka egiten da, proposamen batekin, hori bota dut
faltan beste hitzaldi batzuetan. NGBak zerbait badu, proposamen bat da, EH nazio
gisa eraikitzekoa hain zuzen. Proiektu jakin batera bildu behar dira
pertsona eta talde edo eragile ezberdinak, partaidetza politikoa bere gain
hartuz. Gure kasuan erakundetze prozesu bat martxan jarri nahi dugu, zeina gabe
autodeterminatzea zail ikusten dut. Konpromiso maila ezberdinak egonik ere,
erakundetze prozesu horretan esku hartzeak aldaketa batzuk sortzen ditu.
Gorka
Torre: Nirea ikuspuntu pertsonala izango da, Demoek ez baitugu aztertu
autodeterminaziora bideratutako autodeterminazioa. Nola gauzatu eskubidea?
Ikastolak bere garaian desobedientzia adibide izan ziren, onarpenik gabekoak,
gaur egun onartuak direlarik. Udalbiltza ere “baimenik” gabe sortu zen.
Laborantza Ganbara ere baimenik gabe sortzeko erabakia hartu dute Iparraldeko
laborariek. Hau da, eskatu zaie botere publikoei zerbait ez egitea eta botere
publikoek bere gain hartu ez dutenez, herriak hartzen du bere gain.
Autodeterminazioa ere praktikara eraman beharko dugu, galdera zilegia baina
ilegala den heinean. Estatuei eskubide hau onarrarazi behar diegu “de facto”,
ez soilik aldarrikatuz, baita ere praktikara eramaten. Indarkeria bitartez
eragotzi nahi badute, indartu besterik ez gaituzte egingo. Horren aurrean azken
urteetan jarri zaigun aitzakia autodeterminazio eskubide hori erakunde armatu
baten aginduz egin nahi dugula izan da. Nire ustez, gauzapen hori indarkeriarik
gabe eraman behar dugu, eraginkorra izatea nahi badugu. Indarkeria ezaz gain,
asko indartuko gintuzke ere indarkeria ezaren jarrera erreal batek munduaren
aurrean etikoki ere zuzenagoak garela erakusteko. Prozesu honetan martxa
ezberdinak egon daitezke.
Gorka
Vierge: Nire ustez ELA-k ez du gai honetan doktrina propio bat,
baina bai eguneroko praktika bat. Sindikalgintza berak desobedientea behar du
eta guk gaur herri honetan egiten dugun apustua bortizkeriarik gabekoa da.
Zentzu honetan uste dut indar soberanisten arteko gutxieneko akordio bat behar
dela, bakoitza bere erritmo eta estrategiekin. Adostasun horretan guk
funtsezkotzat jotzen dugu eduki soziala, Ibarretxe Planean faltan dagoena hain
zuzen. Izan ere, prozesu honetan ezinbestekotzat jotzen dugu ez dadin izan
herritarren parte hartzea saihestuko duten elite edo abangoardia instituzionalek
gidatutako prozesu bat. Sindikalgintzaren ekarpen jatorrena prozesu horretan
herritarren partehartzea bermatzea da eta eurentzako onurak sartzea. Prozesu
horretarako beharrezkoa da helburu horien aldeko lanean babestuko gaituen
akordio batzuk egitea, Lizarra-Garazin eman zen bezala.
Maddalen
Iriarte: Hauexek euren iritziak. Galdera txanda hasteko nik neuk galdera bat
egingo nizueke. Gauzatzeaz hitz egin duzue eta hirurok herritarrak aipatu
dituzue funtsa bezala eliteak baino gehiago. Zer eskatu behar zaie herritarrei,
eta zer egin dezakete eliteetaz aparte? Gai hauetan hain jantzia ez dagoen
herritarrak zer egin dezake? Demoen adibidea jarraitu behar dut, zein zigor jaso
dezaket…?
Gorka
Vierge: Esan bezala Ibarretxe Planak badu gabezia demokratiko handi bat.
Gorka
Torre: Esandakoaren ildotik. Gaztelu plazaz gain badugu ere Zornotzako adibidea
kontsulta bat antolatuz. Ipar Euskal Herrian herritarrak gomitatuak izan ziren
Arrosan erakundetzeari buruz bozkatzera, hautetsiek departamentuaren aldeko
mozio bat bozkatu zuten… baditugu adibide lokalak, antolaketa handiagoekin
beste helburu batzuetara egokitu daitezkeenak. Maddalanek aipatu arriskuen
inguruan iruditzen zait maila horretan jendea prest legokeela horrelako zerbait
egiteko, galdera bati erantzuteari dagokionean, jendeak bere nahia adierazi nahi
duelako. Beti ere sozializazio prozesu eraginkor batekin; eragile, sindikatu eta
talde ezberdinen laguntzaz eta kanpoko eragileak ekarriz.
Xabier
Isasi: Zer eskatu behar zaie? Nazio garapen prozesu batean parte hartzea.
Kontsulta bat antolatzearen inguruan duda ezberdinak sortzen zaizkit baina bai
aurretik zein ondoren herri honek erakundetu behar du. Herri honek, unerik une,
erakunde propioak sortu ditu maila ezberdinetan. Milaka pertsona inplikatu dira
hezkuntzan, komunikabideetan, lan munduan… Eta horrek ondorio batzuk ekarri
ditu. Baina ikuspegi integrala defendatu behar da. Beste gai bat biolentzia edo
borroka armatuarena da. Ez dago estaturik biolentziaren auzirik ez duenik.
Euskal Herria ez da izango mundu mailako lehen bortxakeria gabeko estatu edo
erakunde soziala. Orain erakundetze prozesu baterako indarrak bildu behar dira,
baina biolentziaren gaia herriak gestionatu egin behar du, norbanakoaren
lerroketatik harago. Alde bateko zein besteko biolentzia motak kudeatu egin
beharko ditugu prozesuan zehar. Autodeterminazio prozesu hori gauza daiteke
kontsulta baten bidez, era malgu batean. Baina harago joateko zailtasunak
sortuko dira eta prozesu etengabe bat izango da gure egunkariaren alde, gure
harremanak bermatuko dituzten erakundeen alde… Batzuek diote Euskal Herria
asmakizun kulturala dela. Bego! Baina hemen gaude. Horregatik Nazio Garapen
Biltzarrean bada Batzorde berezi bat gatazkaren konponbiderako. Gatazka hau
konpontzeko ahalik eta modurik zabalena eta estrukturatuena behar dugu.
-Galdera
1: Emandako galderara iritsi aurretik badira beste batzuk. Autodeterminazioa
bada demokraziari atea irekitzea, etorri dadila. Hortik aurrera, planteatzen
denean autodeterminazioak batzen gaituela euskal herritarrak, ideologia zehatz
baten nahia, ez errealitatea. Sektore bat alde dago, beste bat ez eta beste
askori bost axola zaio. Zehaztu beharko litzateke noiz, nola eta zertarako
erabili eskubide hau. Gainera estatuek daukaten ikuspegia baztertzaileak arazoak
sortzen dituela..., baina euskal gizartean aniztasun ikaragarria dugu, eta
etorkinen iritsierarekin gora egingo du. Nola kokatu hau? Elkarrik akordioaren
beharra aipatzen du. Hemen aipatu da hori baina subiranotasunetik abiatuta.
Hankamotz ibiliko gara berriz frente nazionalista batetik kokatzen badugu. Nahi
legitimoak eta errealitateak ez al ditugu nahasten?
-Xabier
Isasi: Nahietatik hitz egiten dut. Gehiengoa bagina selekzio propioa genuke.
Baina gutxi garela ere, ez dugu geldirik geratu behar gehiengoa izatearen zain.
Errealitate politikoan kokatzeko ez dugu gure nahiei uko egin behar, euren
errealitatea, egunero betetzen zaizkien nahiak aurrejartzen dituzte gure nahien
aurrean. Errealitatea aldarazi nahi dugulako kostatzen zaigu hainbeste lan,
utopia puntu bat dagoela, baliteke urruneko leku batera joateko borrokatzen
dugulako.
-Gorka
Torre: Ni bat nator euskal gizartearen aniztasunean. Baina, nire ustez,
aniztasun honetan batzuen eskubideak, euskaldunenak hain zuzen, ez dira
errespetatzen besteak bezainbeste. Iparraldean adibidez gutxi gara eraikuntza
nazionalaren alde, baina abertzaleok ez dugu arazorik departamenduaren aldeko
adostasun puntuetan lan egiteko, bitartean Hegoaldeko lagunekin eraikuntza
nazionaleko proiektuak eramaten ditugun bitartean.Torqueville eta horrelakoen
hausnarketak ikusiz gehiengoaren tirania bat izan daiteke gutxiengoak zapaltzen
dituena.
-
Galdera 2 (gazteleraz): Autodeterminazio eskubidea herriek bere etorkizuna
erabakitzeko eskubidea da. Euskal Herriak izango balu proposamen ugari egongo
lirateke: estatua, federalismoa… Askotan autodeterminazio eskubide hori estatu
baten sorrerarekin lotzen da. Eskubide horren aurka daudenek askotan ideia
horren izena belztu dute, baina aldekoek ere ez dute aski azaldu.
-
Gorka Vierge: Autodeterminazioa tresna demokratiko bat da eta beraz ez da
abertzaleen tresna huts bat. Baina nahi ala behar izan, edo ez, onartu beharreko
zerbait da, hiritarren iritzia onartzea. Azkenik, subiranotasunaren eztabaida
pasatako zerbait dela diotenean, esan behar zaie estatuei ziurrenik beraiek
direla porrot egin dutenak euren estatu eredua osatzerakoan, aniztasun hori
elkartzen jakin ez dutelako.
-
Xabier Isasi: Gu txikiak gara, indar gabekoak baina ez tontoak. Mundu mailan
herri batek ahalik eta subiranotasun altuena eta barne antolakuntza orekatuena
izateko antolakuntza estatua da. Europan, adibidez, estatuek hor dihardute euren
subiranotasun mailekin, eta guk nahi duguna da herri batentzat ahal den
subiranotasun maila gorenena.
-
Gorka Torre: Nik uste ez dela ongi azaldua izan zer den autodeterminazioa. Ezker
abertzaletik saiatu gara zabaltzen azkenaldian, autodeterminazioa ez dela
proiektu inposaketa bat, herriari egitasmo ezberdinen artean erabakitzeko aukera
eman nahi zaiela.
-
Galdera 3: Desobedientzia zibilaren gaira itzuliz, gizartearen paper eta
protagonismoa aipatu nahi nuke, intsumisioan eduki zuen bezala. Alde batetik
eraikuntza nazionaletik eta baita ere sozialetik. Subiranotasuna lortzeaz gain,
nahi dugun herri ereduaren alde lan egiteko. Galdera bikoitza daukat: nola
egituratu behar litzateke erresistentzia zibil hau? Adibidez, independentea
alderdietatik? Eta zein estrategia jarraitu beharko luke? Desobedientzia zibila,
erresistentzia, herri kontsultak…
-
Xabier Isasi: Nire ustez, egituraketak ibilbide bat du eta gizarte mailan
erresistentzia jardunean ibili direnek (alor bakoitzean) antolatzea. Baldintza
ez zapuztea litzateke mugimendu, elkarte eta talde horien mugimenduak ez
ekartzea kalterik herri mugimenduei. Funtzionamenduak adostua eta malgua behar
luke, kanpora begira indar metaketa bat lortuko duena.
-
Gorka Torre: Aipatu erresistentzia zibil horrek dakar militantzia eta
inplikazioa. Orain arte forma ezberdinetan Euskal Herria izan direnak. Jende
horretatik uste dut etorriko dela desobedientzia zibila, baina aldaketa bat
beharrezkoa da. Orain arte antolaketa bertikalak izan ditugu gehiago baina
mugimendu herritarra nahi badugu antolaketa horizontala beharrezko dugu.
-
Maddalen Iriarte. Bueno, beste galderarik ez bada horrela amaituko dugu hitzaldi
hau.
|
2044 urteko Indarkeria-Eza Aktiboa Jardiunalditan burututako mahaingurua www.bideahelburu.org |
||
|
|