Ziztadak / Tábanos dokumentala

bideoaren-frame-bat2012ko apirilaren 24ean “Ziztadak/Tabanos” dokumentala aurkeztuko genuen Giza Eskubideen Zinemaldian. Euskal Herrian Indarkeria-eza aktiboan oinarritutako esperientziak biltzen dira lan honetan.

ZIZTADAK / TÁBANOS Fora de Quadre eta Bidea Helburu taldeen artean ekoitzi da.
“Associació de Periodisme Fora de Quadre” taldea kazetari eta esparru ezberdinetako profesionalek osatzen dute, kazetaritza gizarte eraldaketarako tresna baliagarria dela sinesten dutenak.

“Associació de Periodisme Fora de Quadre” taldea kazetari eta esparru ezberdinetako profesionalek osatzen dute, kazetaritza gizarte eraldaketarako tresna baliagarria dela sinesten dutenak.

Dokumentalari buruzko informazioa eta emanaldien datak webgune honetan www.ziztadaktabanos.wordpress.com

Filmak gertakari eta pentsamolde sorta erreala biltzen du, eta gure herriaren inguruko hausnarketa sustatu nahi du, bizitzaren, bakearen, indarkeria-eza aktiboaren, herri partaidetzaren, giza eskubideen eta askatasun eta justizia soziala xede dituen aldaketaren alde.

Etxe partikularretan legez kanpo sorturiko lehen ikastoletatik Kukutzara. Lemoizi eginiko oposizio baketsutik Demo mugimendura. Elkarrizketaren aldeko apustutik Ipar Euskal Herrian laborantza ganbara gauzatzera. Mugimendu hauen eta beste askoren protagonistek euren aldarrikapenen leku gogoangarrienetara itzuli dira bertatik mugimendu haiei buruz hitz egiteko eta indarkeria-ezaren balioaz eta indarraz hausnartzeko.

Dokumentalaren bloga: ziztadaktabanos.wordpress.com

Informazio gehiago nahi baduzu: ziztadak.tabanos(a-bildua)gmail.com

Ziztadak-Tábanos TRAILERRA eusk, Fora de Quadre -rena, Vimeo-on.

Kartelak:

ziztadak_tabanos-poster Ziztadak_afitxa-Catalunyan

Utzi erantzuna